jueves, 27 de septiembre de 2007

EDERTASUNAREN DOHAINA




Ispìlutxoa, ispilutxoa, nor da erresumako emakumerik ederrena? Edurnezuriren ugazamak ispiluari galdetzen zion guztietan, erantzuna jakiteko irrikatzen zegoen.


Ez nau harritzen. Kristo aurreko IV. mendean, Aristoteles filosofo grekoak esan zuen edertasunak edozein gomendiozko gutun baino gehiago balio zuela. Eta, antza denez, adierazpen hau indarrean dagoenez, gaur egun, XXI. mendean bete-betean, edertasunaren bila jarraitzen dugu.


Baina, zer da edertasuna? Teoria eboluzionusten jarraitzaileentzat, osasun bikaineko ziurtagiria da, naturaren lanean hutseza erakusten baitu.


Dena den, konzeptu abstraktua edo estetikoa ez ezik, zoriontsuak izateko behar dugula uste dugunarekin zerikusia duen hitza ere da.


Eta gure helburua lortzeko edozer egiteko prest gaude; XVI. mendean Erzsebet Bathory kondesa hungariarrak 650 birjina hil zituen euren odolean bainatzeko. Horrela, uste zuen gaztetasuna eta edertasunari betirako iraunaraziko ziola.


Gaur egun bizi izan balitz, kondesa hau kirurgia estetikoaren jarraitzaile leiala izango zen. Izan ere, kirurgia estetikoa zein industria kosmetikoa gorantza doazen negozioak dira. Hala bada, lehengo eta oraingo gizartean edertasunak estatusa eman dezake.


Beraz, zimurrak ateratzeko formula berria bilatzen dugunean, ez gaitezen errudunak sentitu.


Denak huts egitekotan, Agatha Christie idazlearen aholkua erabil genezake: "Arkeologo batekin ezkon zaitez. Zenbat eta zu zaharragoa izan, orduan eta xarmagarriago irudituko zatzaizkio".

No hay comentarios: